Webgune hau (lingua.eus) MONDRAGON LINGUA S. COOP.-ren (IFK: F20072609; Euskadiko Kooperatiben Erregistroan, 77 liburukian, 35. folioan, SS-55 orrian, 1981eko ekainaren 8an erregistratua; helbidea: Araba etorbideaa, 4, 20500 Arrasate (Gipuzkoa); harremanetarako: aruizdezarate@mondragonlingua.com / tel.: 943712055) jabetzakoa da..
- ZURE DATUEN ARDURADUN
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendua) ezarritakoa betez, jakinarazten dizugu zuk emandako datu pertsonalak MONDRAGON LINGUA S. COOP.-ek tratatuko ditu.
- TRATAMENDUAREN XEDEA
Webgune honetan erregistratzean emandako datu pertsonalak beharrezkoak dira interesdunak eskatutako zerbitzua berme guztiekin eman ahal izateko, eta xede hauetarako erabiliko dira: eskatutako zerbitzua hobetzeko, zerbitzuarekin gorabeherarik izanez gero interesdunekin harremanetan jartzeko, eta MondragonLingua produktuei buruzko informazioa bidaltzeko.
- ZENBAT DENBORA GORDEKO DIREN
Interesdunarekin harremanetan jartzeko beharrezkoak direla ikusten den bitartean gordeko dira datu pertsonalak, pertsona horrek webgune honetan kontua izaten jarraitzen duen bitartean.
- ERABILTZEKO LEGITIMAZIOA
Harremanetarako datuak ematean interesdunak adierazten duen adostasuna da datuak tratatzeko lege-oinarria.
- HARTZAILEAK
Aurreikusitako xedeak betetzeko, datuak Mondragon Lingua taldeko enpresari akinarazi ahal izango zaie.
Zerbitzua hodeian ostatatzen denean, Europako Esparru Ekonomikotik kanpo badago, zerbitzariak baldintza hauek bete beharko ditu: Europako Batzordeak ezarritako babes-maila egokia eskaintzen duela onartu, edo helmugan datuek izango duten babesaren inguruan bermeak eskaini. Betiere, datuak babes-berme egokiarekin transferituko direla bermatu beharko du.
- ESKUBIDEAK
Pertsona orok du eskubidea bere datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, datuen erabilera mugatzeko, aurka egiteko edo beste norabait eramateko. Horretarako, goian azaltzen diren helbideetara idatzi edo mezu bat bidali info@mondragonlingua.com helbidera, baliatu nahi den eskubidea adieraziz eta NANaren kopia edo identifikatzeko balio duen beste dokumenturen baten kopia erantsiz.
Halaber, adierazitako adostasuna une oro bertan behera uzteko eskubidea du. Baimena ukatzeak ez du inolako eraginik izango baimena ukatu aurretik egindako erabileraren zilegitasunean.
Eskubidea du kontrol-agintariaren aurrean erreklamazio bat jartzeko, baldin eta uste badu bere eskubideak urratu direla bere datu pertsonalen babesari dagokionez.
Bi modutara erabil daiteke webgunea: erregistratu gabe edo erregistratuta.
Erregistratu gabe erabiltzen denetan, testu hutsa itzultzeko aukera eskainiko du sistemak, eta plataforma hau erabiliz bidaltzen diren testuak eta haien itzulpenak gorde egingo dira, erabilera-datuak eskuratu ahal izateko.
Erregistratzeko, erabiltzaileek beren datu pertsonalak eman behar dituzte, eta haiek “Datu pertsonalen babesa” izeneko atalean jasotako baldintzen arabera erabiliko dira. Erabiltzaileak bere datuak eman behar dituenean, erabiltzailea izango da informazio egiazkoa eta legezkoa ematearen arduraduna. Erregistratzen denean erabiltzaile-izena eta pasahitza ematen bazaizkio, horiek arduraz erabili beharko ditu, eta isilpean gorde, zerbitzu berezietarako dituen abantailez modu egokian baliatzeko. Erabiltzaileak plataforma erabiliz bidaltzen duen edukirik ez da gordeko, itzulpena egiteko bakarrik erabiliko da eduki hori. Itzultzeko testu-kutxa erabiltzen denean, gordeko den informazio bakarra itzulitako hitz-kopurua izango da. Itzultzeko dokumentuak osorik kargatzen direnean, itzulitako dokumentua bera gordeko da, eta itzulpen hori eskatu duen erabiltzaileak edozein momentutan deskargatu ahal izango du berriz. Itzultzaile automatikoak sortutako itzulpena erabateko zuhurtasun eta konfidentzialtasunez gordeko da, eta erabiltzaileak saioa hasi beharko du gordetako emaitza hori berreskuratzeko.
Oro har, webguneko edukiak arduraz, zuzen eta legeari jarraikiz erabiltzeko betebeharra du erabiltzaileak, besteak beste, edukiak merkataritza-xedeetarako ez erabiltzeko, edukiak ez aldatzeko eta fede onaren aurkako jardueretan ez erabiltzeko.
Erabiltzaileek webgunera igotzen duten edukiaren jabetza ez da aldatuko itzulpena egitean.